1.1 Misioa

Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoa da, berezko nortasun juridikoa duena, irailaren 13ko 352/1999 Foru Dekretuaren bidez sortua, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuari atxikia.

Bere antolakuntza eta funtzionamendua Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 300/2019 Foru Dekretuak arautzen ditu.

Nafarroako Foru Ogasuna erakundearen ardura da Nafarroako Foru Komunitatearen izenean eta haren kontura ezartzea Nafarroako zerga sistema.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrak garatzen ditu Nafarroako Foru Komunitatearen zerga sistemaren araubide juridikoa osatzen duten oinarrizko printzipioak eta funtsezko arauak.