3.6.2 Aholkularitza juridikoarekin lotutako jarduketak

Aholkularitza juridikoaren arloko jarduerak era askotako jarduketak biltzen ditu, kontuan hartuta laguntza, aholkularitza eta lankidetza ematen zaiela era askotako zergadunei.

Arlo honetako 2020ko jarduketa nagusiak hauek izan dira: 

  • Tributuen inguruko aholkularitza juridikoa Nafarroako Foru Ogasunaren unitateei.
  • Zerga arloko aholkularitza juridikoa eta Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuekin arauak garatzeko lankidetza (Kultura, Garapen Ekonomikoa, Lurraldearen Antolamendua, Lurralde Kohesioa, Eskubide Sozialak, Landa Garapena eta Ingurumena, Lehendakaritza).
  • Hitzarmen Ekonomikoaren aplikazioaren jarraipena eta azterketa.
  • Europar Batasunaren araudiaren eta jurisprudentziaren jarraipena eta azterketa.
  • Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren ebazpenen jarraipena eta azterketa.
  • EJZaren eta Lurraren gaineko Kontribuzioaren salbuespena Fundazioei eman izanagatik Udalei egin beharreko ordainketa egiteko ebazpenak, txostenak, lekualdatzeak eta igorpenak.
  • Fundazioekin lotutako jarduketak:
    • Fundazioen erregistroan inskribatu aurreko dokumentazioa aztertzea.
    • 10/1996 Foru Legearen babesera biltzen diren fundazio berriak.
    • Fundazioen aldaketen jarraipena.