3.2.5.2 Kexak

Gaur-gaurkoz, ez dago kexak aurkezteko berariazko kanalik, ezta horien tratamendu sistematizatua egiteko prozedurarik ere. Ahoz jasotzen ahal diren kexez gain, Erregistroan aurkezten diren instantzien bidez jasotzen dira, Ezkirotz 16ko bulegoetan nahiz lurralde bulegoetan horretarako berariaz jarritako postontzietan, edo posta elektroniko bidez, herritarrek horretarako erabiltzen ahal dutelako Nafarroako Foru Ogasunaren postontzi orokorra.

2020. urtean, Laguntza Teknikoa eta Entitate Laguntzaileen Atalean lau kexa jaso dira, hau da, aurreko urtean baino gutxiago (zortzi izan ziren). 

Laguntza Atalak, berriz, hamar kexa baino gutxiago jaso ditu, operadoreei buruzko kexak alde batera utzita, honako gai hauen ingurukoak, besteak beste:

  • Hitzordurik ez egotea eskuragarri.
  • Zain egondako denbora.
  • Aurrez aurreko arretarako aurretiko hitzordua behar izatea
  • Zain luze egon beharra 948505152 telefono zenbakira deitzean. Zerbitzua askotan ematen da, eta beharrezkotzat jotzen da telefono bidezko erabiltzailearentzako arreta lerro gehiago izatea.
  • Profesionalentzako eta enpresentzako berariazko linea bat falta da.