3.3.1.2 Sarbideak

Nafarroako Gobernuaren web estatistiken arabera, Nafarroako Foru Ogasunaren web atariaren apartatuetara egindako bisitak, guztira, 4.331.688 izan ziren, eta aurreko urtean, berriz, 3.442.316 bisita izan ziren. Horrek esan nahi du % 25,84 egin duela gora, hein batean, pandemia egoeraren ondorioz.

Zenbaki horri gehitu behar zaizkio PFEZaren kanpainarako berariaz sortutako orrira egindako 1.172.235 bisitak; aurreko urtean, berriz, 435.415 izan ziren. Kasu honetan, igoera oraindik handiagoa da, eta % 169,22ra iristen da.

Bisita kopurua, guztira, 2020an, 4.614.551koa da. Garrantzitsua da azpimarratzea zenbaki horrek ez duela islatzen eskura dauden izapideak egiteko beharrezkoak diren fitxa guztiak jasotzen dituen izapide katalogora egindako sarrera guztiak.

Sarrera gehien erregistratzen dituen eguna asteartea da, azken urteetan osteguna zelarik; larunbata eta ondoren igandea dira sarrera gutxien erregistratzen dituzten egunak.

2020an, sarrera gehien izandako hilabetea apirila izan zen, eta ondoren maiatza eta urtarrila; abuztua eta iraila, berriz, sarrera gutxien dituzten hilabeteak dira.

Aitorpenen aurkezpen telematikoak eta ziurtagiri eskuratzeak alde batera utzita, horiek aurrerago zehaztuko baitira, eta orobat Errentaren Kanpainako apartatu espezifikoak, horien xehetasunik ez baita ageri kontsultatutako iturrietan, ondorengo koadro honetan xehatzen dira bisita gehien jaso dituzten direktorioak:

28. koadroa. Web atariko direktorio bisitatuenak. Sarrera kopurua

Ondoren azaltzen den koadroan ageri dira, eskura dauden ereduen arabera bereizita, Nafarroako Ogasunaren ataritik emandako ziurtagirien kopuruak (barne dira erakundearen bulegoetan intranet bidez emandakoak).

29. koadroa. Emandako ziurtagiri motak

(*) eskatzaileak baldintzak betetzen ez zituelako ukatu den “egunean egotearen” ziurtagiri kopurua adierazten du