3.5.5 Ondarearen gaineko tributuak

Apartatu honek biltzen ditu Oinordetzaren eta Dohaintzen gaineko zergaren eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko zergaren kudeaketarekin eta bilketarekin lotutako jarduketak.

Arlo honen jardueraren zati bat Memoria honen “3.4.3 Tributu kontrolerako kudeaketa arloak egindako jarduketak” puntuan jaso da.

Beraz, puntu horretan jaso ez diren gainerako jardueren artean, aipagarria da Oinordetzaren eta Dohaintzen gaineko zergan eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko zergan kudeatutako aitorpenen kopurua ugaria.

Oinordetzaren eta Dohaintzen gaineko zergaren kudeaketan “likidazioa” aurkeztu beharrean “autolikidazioa” aurkezteak bilakaera handia izan duenez, 2009 eta 2020 bitarteko kudeaketa aurkezten da, bi modalitateak bereizita. 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera sortutako zerga egitateetarako likidazioaren araubidea desagertu da, eta nahitaezkoa da zerga autolikidatzea.

Bestalde, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko zergan, nabarmena da jaitsiera handia izan dela 2009tik 2016ra bitartean aurkeztutako aitorpenen kopuruan, koiuntura ekonomikoaren eraginez. Baina badirudi 2018an joera hori alderantzikatu egin zela, hazkunde aipagarria izan baitzen (% 12,14, 2016aren aldean), nahiz eta arinki behera egin duen berriro ere azken bi urteetan.

Jarduketa horren datuak honako koadro hauetan jaso dira:

61. koadroa. Oinordetzaren eta Dohaintzen gaineko zergaren likidazio kopuruaren bilakaera. “Likidazio-autolikidazioa”ren arabera

62. grafikoa. Ondare Eskualdaketaren eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko zergaren aitorpen aurkeztuen kopuruaren bilakaera