4.3 Sozietateen gaineko Zergaren estatistikak

Nafarroako Foru Ogasunaren webgunean argitaratutako MEMORIAK, ESTATISTIKAK ETA TXOSTENAK apartatuan aurkezten dira zergadun kopuru handiagatik adierazgarriak diren eta aitortutako informazioaren analisi handiagoa eskaintzen duten zergei dagozkien estatistikak.

Sozietateen gaineko zergaren estatistikak 2009ko zergalditik ematen dira argitara, Nafarroako Estatistika Institutuaren Plan desberdinak betez.

Informazio iturria:

Nafarroako Foru Ogasunaren aurrean Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboek aurkeztutako aitorpenak, bai tributua Nafarroari bakarrik dagokionean, bai tributua Nafarroari eta beste lurralde bati edo gehiagori dagokienean ere (kopuru erlatiboari dagokion tributua, lurralde bakoitzean egindako eragiketen arabera).

Estatistikek zergaldi bakoitzean aurkeztutako aitorpen guztiei zegozkien datu agregatuak eskaintzen dituzte, datuen ustiapena egiten den egunean aitorpenek duten egoeraren arabera. 

Oro har, datuak “n+2” urteko martxoan ustiatzen dira, “n” estatistikari dagokion zergaldia izaki. 

Argitalpenaren aldizkakotasuna:

Sozietateen gaineko zergaren estatistikak urtero argitaratzen dira.

Informazioaren konparazio homogeneoa egin ahal izateko, zergaldi bakoitzeko estatistikak egonkor mantentzen dira argitaratzen den egunean. 

2021eko apirilean argitaratu dira 2019ko zergaldiari dagokion Sozietateen gaineko zergaren estatistikak.

Hemen kontsultatzen ahal dira:

 https://www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/Organigrama/Los+departamentos/Economia+y+Hacienda/Organigrama/Estructura+Organica/Hacienda/Impuestossociedades.htm