2.4.2 Arau aldaketen inpaktua

2018ko urrian, hainbat zerga aldatzeari buruzko 20/2018 Foru Legea onartu zen, eta aldaketa handiak ekarri zituen, 2019ko zergaldiari zegozkion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga, Ondarearen gaineko zerga eta Sozietateen gaineko zerga ukitzen zituztenak, eta 2020ko ekitaldian ordaintzen zirenak. Erreforma fiskal horren helburua foru zergen antolamendu juridikoan hobekuntza teknikoak sartzea zen. Kasu batzuetan Europar Batasuneko araudira egokitzeko eta, beste batzuetan, zerga araudia errealitatera hobeki egokitzeko. Guztira, bilketan izan duten eragin positiboa -35.389,00 mila eurokoa izan zen.

Beste alde batetik, 2018an, Hondakinei eta haien fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legea onartu zen, et haren bidez erantsi zen Hondakinen gaineko zerga berria. Zortzigarren xedapen gehigarriak 2020rako tarifa igoera jasotzen du. Horrek zerga honen bilketa 556,0 mila eurotan igotzea ekarri du.

Bilketan eragina duten beste zerga neurri batzuk Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean daude araututa. Lege horrek hazkundea ezarri zuen Hidrokarburoen gaineko Zergan, tarifa autonomikoa integratu baitzuen tarifa berezian, eta horren ondorioa izan da zuzeneko kudeaketari eta zerga horren zerga doikuntzari dagokien bilketa handitzea. Hain zuzen ere, 2.485,00 mila euroko igoera kalkulatzen da, 2019ko abenduari dagokiona, eta 2020ko urtarrilean sartu dena.

Horiek guztiak batuta, tributu aldaketen eragin garbia bilketa likidoaren balioetan, 2020an, -32.349,00 mila eurokoa izan da.

Arau aldaketek bilketa likidoan izan duten inpaktuari dagozkion datuak ondoren azaltzen den koadroan jaso dira.

17. koadroa. Tributu bilketa. Arau aldaketen inpaktuen ondoriozko doikuntzak