2.4.5 Balio Erantsiaren gaineko zergaren ondoriozko diru-sarreren bilakaera

2020an, BEZak bigarren postuan jarraitzen du: likido guztiaren % 31,0 eta 1.125.472,85 mila eurorekin, hau da, 2019an baino % 15,0 gutxiagorekin; horrek agerian uzten du koronabirusak (COVID-19) eragindako ekonomia eta osasun krisiak kontsumoaren gaineko zergetan izan duen eragina.

Bilketa guztiaren % 30,2 zuzeneko kudeaketak ekarritako bilketa likidotik sortzen da, eta % 69,8 Estatuarekiko zerga doikuntzatik. Ehuneko horiek adierazten dute bilketa propioak zerga honetan 2020an izan duen pisua jaitsi egin dela, 2019an ehuneko horiek % 20,5 eta % 79,5 izan baitziren, hurrenez hurren.

  • Kudeaketa zuzeneko bilketa integratuak % 3,5eko igoera izan du urte arteko balioetan, 1.413.894,91 mila eurora iritsita. Horren ondorioz, 50.633,71 mila euro gutxiago sartu dira. Hala ere, datu horiek homogeneizatzen baditugu, 2.4.1  Bilketa likidoaren zenbakiak apartatuan aipatzen den Estatutik jasotako 19,3 milioi euroko bidalketaren zenbatekoa 2019ko bilketatik kenduz, urte arteko murrizketa % 2,2koa da.
  • Itzulketak % 10,0 jaitsi dira; izan ere, nahiz eta Nafarroako Foru Ogasunak ETEei eta enpresa handiei kuota negatiboak itzultzeko batez besteko epea murrizteko konpromisoa hartu duen, pandemiaren ondorioak Nafarroako enpresen esportazio jarduera txikiagoan islatu dira. Horien balioa 1.074.217,26 mila eurokoa da, 2019an baino 119.455,44 mila euro gehiago.
  • Horiekin guztiekin, zuzeneko kudeaketaren ondoriozko bilketak, hau da, bilketa integratutik kenduta egindako itzulketak, % 25,4ko hazkunde positiboa erakusten du, 339.677,65 mila euro jaso baitira.
  • Zerga doikuntzei dagokienez, 2020. urteko behin-behineko likidazioa kalkulatzeko, 2015-2019 bosturtekorako adostutako kalkulu metodoan aurreikusitako luzapena aplikatu da, oraingo bosturtekorako metodoa ez baita finkatu. Guztira likidatutako zenbatekoa 785.795,20 mila euro izan da, hau da, % 25,4ko jaitsiera izan da (Estatutik Nafarroara transferitutako 267.559,20 mila euro gutxiago).