3.2.1.1 Arreta administratiboa Iruñeko bulegoan

Zergadunari Laguntzeko Ataleko langileek 2020an egindako arreta kopurua 78.209koa izan da, eta oso gutxi izan dira Nafarroako Foru Ogasuneko beste unitate batzuetara bideratutako kontsultak.

Aurten, eskatutako arreta kopuruak behera egin du aurreko urtearekiko, eta ez da konparagarria, COVID-19ak eragindako egoera dela eta.

Nabarmentzekoa da 2021eko maiatzaren 25ean hasi zela “aurretiazko hitzordu” bidezko aurrez aurreko arreta ematen.

Izapidetutako gaietatik, ondoko hauek dira azpimarragarriak, ehunekotan duten garrantziarengatik:

  • Ziurtagiriak ematea/ ez betetzeak / errekerimenduak         % 37,86
  • Oinordetzari, Ondare Eskualdaketaren gaineko Zergari eta Egintza Juridiko Dokumentatuei buruzko informazioa eta horiek jasotzea % 19,58
  • Ziurtagiri digitala, Cl@ve sistema     % 11,62
  • Bilketaren inguruko kudeaketak (geroratzea, premiamendu probidentziak eta abar) % 6,30
  • PFEZ Kontsulta orokorrak (proposamenak, PINak, itzulketak eta abar)     % 5,63 
  • Altak, bajak, Datu baseen aldaketak     % 5,04
  • Beste kontzeptu batzuk……………………………………………………………..   % 13,97

20. grafikoa. Arreta administratiboaren moten grafikoa

Arreta horiek 33.930 pertsonak eskatu dituzte, guztira. Eguneko batez besteko arreta 170 pertsonakoa izan da.

Kopuru horretan ez daude kontabilizatuta arreta “arreta lasterreko mostradorean” jaso duten zergadunak (mostradore hori gaituta dago informazio orokorra emateko eta inprimakien salmenta, instantzia jasotzea eta berehalako egiaztapenik behar ez duten autolikidazioen zigilatzea egiteko); egindako neurketen arabera, arreta hor jaso duten zergadunak, guztira, 21.782 izan dira, hau da, egunero, batez beste, 109. 

Martxoaren 16a eta maiatzaren 22a bitartean ez zen aurrez aurreko arretarik izan. 

21. grafikoa. Aurrez aurreko arreta administratiboa. Arreta jaso duten pertsonen bilakaera denboran

Esperoan eta arretan emandako denborak

Zergadunen % 89,03k 15 minutu baino gutxiago itxaron behar izan dute arreta jasotzeko. Datu horrek hobera egin du aurreko urteen aldean, kontuan hartuta 2020ko maiatzean jarri zela martxan aurretiazko hitzordua. 

Esperoan egoteko batez besteko denbora, urte osoan, 5 minutu eta 45 segundokoa izan zen, aurreko urtean baino gutxiago, orduan batezbestekoa 9 minutu eta 34 segundokoa izan baitzen. 

Zergadun bakoitzari arreta emateko denbora ez zen 15 minututik gorakoa izan kasuen % 79,16an, batezbestekoa 7 minutu eta 20 segundokoa izan zen, aurreko urteetako berdina ia.