2.4.1 Bilketa likidoaren zenbakiak

2020an kutxako balioetan 3.627.078,60 mila euro jaso ziren, hau da, 2019an jasotakoa baino % 8,0 gehiago. Murrizketa horren arrazoia da, batez ere, COVID-19ak martxotik aurrera eragindako osasun krisiak ondorioak izan dituela ekonomian, oro har, eta foru zergetan, bereziki,. Baina, gainera, zenbait puntualizazio egitea komeni da, egiaztatzeko ea urte arteko konparazioa homogeneoa den.

  • Diru-sarrerei dagokienez, nabarmentzekoa da 2018an SII ezarri ondoren, 2020an eragindako tributuen bilketan erabat integratutako sistema dela jada. Horrek esan nahi du bai 2019an, bai 2020an, tributuen hileko 12 kuota bildu direla.
  • Koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari erantzuteko premiazko neurrien zati gisa, zenbait dekretu onetsi ziren. Horiek, zenbait kasutan, zenbait tributuren aurkezpen epean atzerapenak ekarri zituzten. Baina urte amaierako egoera, zergadunaren egutegiari dagokionez, aurreko ekitaldietako bera izan zen, aurkeztutako eta bildutako hileko kuotei dagokienez. Mugaegunen egutegi desberdinak hilabeteka egindako urte arteko konparazioari bakarrik eragiten dio.
  • Itzulketei dagokienez, berriz, NFOk bere konpromisoari eutsi eta, BEZaren itzulketak aurreratu zizkien enpresa txiki, ertain eta handiei, eta horren ondorioz 13 hileko kuota itzuli dira, aurreko urtean bezala.
  • Berriro ere itzulketei dagokienez, 2018ko Sozietateen gaineko Zergaren Kanpainako itzulketa 2019ko azarotik abendura bitartean egin zen, eta 2019ko Kanpainakoa, berriz, korrelatiboki, 2020ko hilabete horietan bertan itzuli zen.
  • Azkenik, argitu behar da ezen, 2018ko abendurako ohiko diru atal batean Estatuarekin hitzartuta zeuden diru-sarrerak (akta bakarreko eta egoitza aldatzeko espedienteengatik) ez zirela iritsi 2019ko urtarrileko lehen egunetara arte, eta beraz, zuzeneko konparazioan, 2019ko bilketa likidoa 2020koa baino handiagoa izan da.

Balio homogeneoetan, hau da, 2019an izan diren ezohiko egoera horien eragina zuzenduta, bilketa likidoa 2019koa baino % 6,9 handiagoa izan da.

Bilketa likido guztiaren % 76,2 – 2.765.478,47 mila euro – zuzeneko kudeaketako zergetatik sortu da, eta gainerako % 23,8a – 861.600,14 mila euro – Estatuarekiko Hitzarmenean aurreikusten diren zeharkako zergapetzeen doikuntzetatik. 2019an ehuneko horiek, hurrenez hurren, % 71,2koa eta % 28,8koa izan ziren.

Bilketa likidoaren 314.053,39 mila euroko jaitsiera, batez ere, zerga doikuntzen bidez bildutakoaren jaitsierarengatik gertatu da (272.254,86 mila euro), eta, hein txikiagoan, zuzeneko kudeaketaren bidez bildutakoan izandako 41.798,53 mila euroko jaitsierarengatik. Horrek agerian uzten du Nafarroako ekonomiaren indarra, bizi izandako egoera zaila izan arren.

Bilketa likidoari dagozkion datuak ondoren azaltzen diren koadro hauetan jaso dira.

14. koadroa. Tributu bilketa likidoa. Tributu figuren araberako laburpena.

15. koadroa. Tributu bilketa likidoa. Tributu figuren araberako xehetasuna.

16. grafikoa. Tributu bilketa likidoa. Zuzeneko kudeaketaren ehunekoa - zerga doikuntzak