5.3 Parte hartzea Mahaietan. Batzordeak. Komiteak. Planak

Nafarroako Foru Ogasunak erakundeekiko dituen harremanak, batez ere, hainbat batzorde, komite, mahai, plan eta abarretan parte hartuz gauzatzen dira. Lankidetza hori antolamenduaren hainbat mailatan garatzen da, besteak beste, kudeaketan, unitate espezializatuetan edota zerbitzuetan.

Guztiak xehatzeko asmorik gabe, bidezkoa da hemen aipatzea 2020an gune horietan izandako parte hartzea:

  • Nafarroako Parlamentuak iruzur fiskalari aurre egiteko borrokarako sortutako batzordea.
  • Hitzarmen Ekonomikoaren Koordinazio Batzordea.
  • Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren eta Nafarroako Foru Ogasunaren artean informazioa zerga helburuetarako trukatzeko eratutako lankidetza hitzarmenaren koordinazio eta jarraipeneko batzordea.
  • Tokiko erakundeekiko lankidetza hitzarmenaren koordinazio eta segimendurako batzordea
  • Informazioa zerga helburuetarako trukatzeko EAEko Foru Aldundiekiko eratutako lankidetza hitzarmenaren koordinazio batzordea.
  • Nafarroako Gobernuaren parte hartzea ECOFIN kontseiluan prestatzen laguntzea.
  • Balorazio txostenak onartzeko batzorde mistoetako lehendakaritza eta partaidetza.
  • Nafarroako Desjabetzeen Epaimahaiko partaidetza eta egoitza.
  • Nafarroako Gobernuaren ordezkaria Udaletako muga-auzietako batzordeetan.
  • Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseilua.
  • Toki Araubideko Foru Batzordea.
  • Nafarroako Estatistika Kontseilua.
  • Klima aldaketaren aurkako batzordea Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan. 
  • Gazteriaren eta Genero Berdintasunaren departamentu arteko batzordeak
  • Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuekiko esku-hartzeak zenbait gaitan, hala nola Toki Ogasunei buruzko Foru Legea aldatzea aztertzen. 
  • Merkataritza Kontseiluan parte hartzea.
  • Erkidegoko eta Tokiko Finantzaketarako Idazkaritza Nagusiarekin harremanak eta arau-hauste prozedurak ebazteko lankidetza.
  • Nafarroako Kooperatiben Kontseiluan parte hartzea.
  • Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordea, konstituzio kontrakotasuneko errekurtsoak jarri aurretikoa.