3.2.2.2 Euskarri informatikoei buruzko telefono bidezko arreta

Nafarroako Foru Ogasunak telefono bidezko arreta zerbitzua jartzen du zergadunen eskura, aitorpenak aurkezteko sistema desberdinen euskarri informatikoei buruzko kontsultak argitzeko. Eginkizun hori Tracasa Instrumental SL enpresak betetzen du, oro har ordutegi honekin:

  • Astelehenetik ostiralera 8:30etatik 17:30etara, uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean izan ezik, eta urtarrilaren 2tik 5era eta abenduaren 24tik 31ra bitartean 8:30etatik 15:00etara. 

2020an 179.400 dei jaso dira, 2019an baino gehiago, 42.329 izan baitziren orduan; horietatik 87.297 erantzun dira guztira (aurreko urtean 40.386), hau da, sartutako dei guztien % 48,67.

2020an, COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, gora egin zuten izapide telematikoek, eta asko egin zuten gora Euskarri Tekniko Informatikoaren telefono zenbakira deitzen saiatu ziren deiak.

Izapidetutako gertakarien kopurua 41.299 izan zen, 2019an 38.825 izan zirelarik. Beraz, gertakari bati erantzuteko 2,05 dei behar izan dira, aurreko urtean baino pixka bat gehiago (1,04).