2.4.6 Zerga Berezien ondoriozko diru-sarreren bilakaera

Zerga Bereziak, guztira, 456.301,24 mila eurora iritsi dira: Zerga Berezien zuzeneko kudeaketaren bilketak 380.496,31 mila euro jaso ditu, eta Estatuarekiko zerga doikuntzen saldo garbia 75.804,93 mila eurokoa da.

2019. urteari dagokionez, guztizko bilketa likidoa % 14,9 jaitsi da; murrizketa nabarmena da, koronabirusak (COVID-19) eragindako osasun krisiak kontsumoaren gaineko zerga horietan izan dituen ondorioengatik. Zenbait neurrik, hala nola itxiera perimetralak edo ostalaritzako establezimenduei eragin dieten murrizketek, zerga horien tributu bilketa txikiagoa ekarri dute.

  • Aurreko urteko bilketa likidoarekiko alderik handiena zuzeneko kudeaketako bilketan islatuta ikusten da, % 16,5 egin baitu behera, 2019an 455.918,52 mila euro izatetik, 2020an 380.496,31 mila euro izatera.
  • Bestalde, zerga berezien zerga doikuntzetan % 5,8ko murrizketa izan da, 80.500,59 mila euro izatetik orain 75.804,93 mila euro izatera igaro baitira. Beherakada horren eragile nagusia Hidrokarburoen gaineko zergaren doikuntza da, % 13,8ko beherakada izan baitu, 2019an 103.178,83 mila euro izatetik, 2020an 88.966,95 mila euro izatera. Hala, 14.211,88 mila euro gutxiago izan dira, mugikortasunean ezarritako murrizketen ondorioz. Eta, beste alde batetik, Tabakogaien zergaren doikuntzak % 21,7ko murrizketa izan du, 2019an 7.617,94 mila euro biltzetik, 2020an 5.967,39 mila euro biltzera, zalantzarik gabe, ostalaritzaren eta mugako establezimenduen itxierak eraginda.