5.2.2 Informazioa besteren eskura jartzea

Nafarroako Foru Ogasunak jasotako tributu datuen araubide juridikoak horiek inoren eskura jartzeko aukera ematen du, betiere titularrak horretarako baimena ematen badu, eta Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 105. artikuluak aurreikusten dituen kasuetan.

Tributu datuak inoren eskura jartzea justifikatzen da beharrezkoa izaten delako beste administrazio publikoen lana erraztea, beren helburuak ahalik eta modurik eraginkorrenean, eta herritarrarentzako erosotasunik handienaz, haren betebeharra ez baita datu berak aurkeztea organismo desberdinen aurrean.

2020an 585 informazio eskabide jaso eta erantzun dira, ondoko zerrendan ageri diren entitateen aldetik. 

  • Epaitegiak eta auzitegiak.
  • Beste Foru Ogasunak eta Zerga Administrazioko Estatu Agentzia.
  • Gizarte Segurantzaren organismoak (Diruzaintza Nagusia, Laneko Ikuskatzailetza eta Agentzia Betearazleak).
  • Estatuko polizia eta segurtasun kidegoak: Guardia Zibila, Foruzaingoa, Polizia Nazionalaren Kidegoa. 
  • Udalak eta Lurralde edo Erakunde Administrazioko bestelako entitateak, zerga arloko edo laguntza publikoen kudeaketako administrazioaren eginkizunetan ari direnean.
  • Nafarroako Gobernuko zenbait Departamentu; datuak inoren eskura jartzeak interesdunaren baimena duen unetik, Zergen inguruko informazioa emateari buruzko 136/2005 Foru Aginduaren 7.4 artikuluaren arabera.
  • Geserlocal da Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko kideak diren zenbait entitateren bilketa betearazlea egiten duen entitatea.
  • Nafarroako Administrazio Auzitegia: Iruñeko Udalak aparkatzeko txartela ukatu eta errekurtsoa jarri duten zergadunen zerga egoitzari buruzko informazioa.
  • Kontuen Auzitegia.
  • Nafarroako Pertsona Helduak Tutelatzeko Fundazioa: ekimen publikoko entitatea, Nafarroako Gobernuak sortutakoa, erregulartasunez nahi izaten baitu tutoretza eta kuradoretza ematen dien pertsonen ondasun eta eskubideei buruzko informazioa eta haien PIN zenbakia.
  • Nafarroako Doako Laguntza Juridikoaren Batzordea, Nafarroako Gobernuko Justizia Zuzendaritza Nagusiari atxikia, eskubide hori aitortzeko eskaera egiten duten herritarrek aurkeztutako PFEZ aitorpenari dagokionez.

Gainera, 2020an 45 eskabide berri jaso dira, datuak eskuratzeko Nafarroako Foru Ogasunaren sistemetarako sarbidea baliatuz, 2019an 37 izan zirelarik.

Baimendutako erakundeek 142.197 zergadunen gaineko kontsultak egin dituzte 2020an. Hona hemen kontsulten kopuruagatik nabarmentzen diren administrazioen zerrenda:

  • Zerga Administrazioko Estatu Agentzia: 23.664 zergadun, hau da, kanpoko kontsulta guztien % 16,64.
  • Eskubide Sozialetako Departamentua: 45.278 zergadun, hau da, kanpoko kontsulta guztien % 31,84.
  • Etxebizitza Departamentua: 11.530 zergadun, hau da, kanpoko kontsulta guztien % 8,11.
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia: 8.866 zergadun, hau da, kanpoko kontsulta guztien % 6,24.
  • Justizia Departamentua: 6.759 zergadun, hau da, kanpoko kontsulta guztien % 4,75.
  • Foruzaingoa: 9.007 zergadun, hau da, kanpoko kontsulta guztien % 6,33.
  • Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala: 2.476 zergadun, hau da, kanpoko kontsulta guztien % 1,74.