2.3 Itzulketak

Nafarroako Foru Ogasunak 2020an egin dituen itzulketak, guztira, 1.420.609,89 mila eurokoak izan ziren, eta horrenbestez, % 9,4 murriztu da 2019an itzulitako 1.567.272,99 mila euroko kopurua.

Ondoko koadroan, itzulketak ageri dira, tributu figuren arabera.

13. koadroa. Tributu bilketaren itzulketak. Tributu figuren araberako xehetasuna.

  • BEZaren zuzeneko kudeaketaren ondoriozko itzulketek, 1.074.217,26 mila eurorekin, garrantzi erlatiboa mantentzen dute, eta egindako itzulketa guztien % 75,6 dira. Zenbateko horrek berretsi egiten du 2018an jadanik hartu eta gauzatu zen konpromisoa, alegia, BEZaren kuota negatiboak itzultzeko batez besteko epea laburtzea. Hala ere, aurreko urtean baino txikiagoa izateak (% 10,0 gutxiago) Nafarroako enpresen esportazioetan osasun krisiaren ondorioz izandako beherakada islatzen du.

  • PFEZaren kuota diferentzialen itzulketak, batez ere, 2019ko errenta kanpainari dagozkio. 191.271,73 mila euro izan dira eta guztizkoaren % 13,5 dira, % 8,4ko gorakadarekin, aurreko ekitaldian egindako itzulketekiko.

  • Sozietateen gaineko zergaren kasuan, kuota diferentziala dagokie, batez ere, 2020ko azaroa eta abendua bitartean egikaritu diren 2019. urteko kanpainako kuota negatiboei. Tributu honi dagozkion itzulketak 81.986,49 mila eurokoak izan dira, urteko itzulketen % 5,8 egiten dutela; horrenbestez % 25,4 murriztu dira aurreko urtekoak.

  • Zeharkako zergen ondoriozko doikuntza fiskalen likidazioengatik Estatuari egindako ordainketak 35.773,60 mila eurokoak izan ziren, eta % 3,9ko murrizketa handia izan dute, aurreko urtearen aldean.