3.4 Tributu kontrola

Nafarroako Foru Ogasunak, Nafarroako tributu sistemaren aplikazioaren erakunde arduraduna izanik, ahaleginak egin behar ditu tributuen bilketa zuzena eta eraginkorra izan dadin. Horretarako, haien jarduketen helburua da, laguntzea bezainbat, tributu betebeharrak betetzen direla kontrolatzea.

Tributu kontrolaren emaitzak nahitaez begiratu eta ebaluatu behar dira, Zerga Iruzurraren aurkako Neurriei buruzko 14/2013 Foru Legearen Seigarren Xedapen Gehigarriaren arabera.

Tributu kontrolaren emaitzek hiru arlotako jarduketak biltzen dituzte: Ikuskapena, Kudeaketa eta Bilketa.

Gainera, tributu kontrolaren emaitzetan kontroleko jarduketa guztien emaitzak biltzen dira, hau da, zuzeneko emaitzak, eragindako emaitzak eta ikuskapen edo kudeaketa arloetako “bestelako jarduketetatik” eratortzen direnak, helburua Nafarroako zergen ordainarazpenerako Hitzarmen Ekonomikoan ezarritako irizpideak eta konexio puntuak zuzen aplikatzea dela (tributua Nafarroari bakarrik dagokion edo beste Tributu Administrazioren batekin partekatzen den, egoitza fiskalaren eta zifra erlatiboaren arabera).

Horiek lortzeko metodologia Nafarroako Foru Ogasunaren datu baseen aurkako zuzeneko ustiapenak egitean datza, datuak ateratzean automatizaziorik handiena lortzen saiatuz, kalitatea eta konparatzeko aukera bermatzeko informazioaren denboran.

3.4.1 Tributu kontroleko jarduketen emaitzak<0}

{0>3.3.2 Presentación telemática de declaraciones<}100{>3.4.2 Tributu kontrolerako Ikuskapenak egindako jarduketak<0}

{0>3.3.3 Terminal autoservicio<}100{>3.4.3 Tributu kontrolerako kudeaketa arloak egindako jarduketak<0}

{0>3.3.4 Peticiones y sugerencias.<}100{>3.4.4 Tributu kontroleko jarduketak Derrigorrezko Bilketaren fasean