3.4.2 Tributu kontrolerako Ikuskapenak egindako jarduketak
Nafarroako Foru Ogasunaren Ikuskapen Zerbitzuko langile guztien jarduketa guztiak tributu kontroleko jardueraren eremu orokor eta integratuaren baitan egiten dira. Zerbitzuan 43 langile aritu ziren 2020an: 26 teknikari, 8 kudeatzaile, 4 zerga agente eta 5 administrari; Nafarroako Foru Ogasuneko langile guztien % 13,19 dira.
Memoria honen 3.4.1 apartatuan, “Tributu kontroleko jarduketen emaitzak”, datuen kuantifikazio eta aurkezpenari buruz egindako gogoeta kontuan hartuta, Ikuskapen arloari dagokionez, tributu kontroleko jardueraren emaitzetan jasotako jarduketen xehetasuna honako hau da:
Tributu kontroleko jardueraren zuzeneko emaitzak Ikuskapenaren arloan:
- Aktak: Adostasunean nahiz ezadostasunean sinatutako aktei dagozkien kuota izapidetuak eta interesak.
- Zehapen espedienteak: Adostasunean nahiz ezadostasunean sinatutako zehapenak.
- Erantzukizun zibila delituagatik: Aurkeztutako kereila eta salaketen ondoriozko kuota izapidetuak eta interesak.
- Zerga kredituen ezabapena: Zerga kredituak gutxitzearen eragina kuotan, esaterako oinarri negatiboak edo kenkariak, eragina ondorengo ekitaldietan dutenak.
Tributu kontroleko jardueraren eragindako emaitzak Ikuskapenaren arloan:
- Ikuskapen jarduketek eragindako emaitzak: Ikuskapen Zerbitzuak egindako jarduketen ondorioz zergapekoek beren borondatez aitortutako zenbatekoak (kuotak, interesak eta errekarguak).
2020an, zuzeneko emaitzen eta ikuskapeneko tributu kontroleko jarduketen ondoriozko emaitzen batura 27.154,37 mila eurokoa izan zen, eta ehuneko hori -% 29,53 jaitsi zen 2019ko jarduketen emaitzen baturarekiko. Hori, neurri batean, COVID-19ak eragindako osasun krisiaren albo ondorioek eragin zuten, baina emaitza horiek nabarmen konpentsatu dira beste ikuskapen jarduera batzuetatik eratorritakoekin.
Bestelako ikuskapen jarduketa batzuk. Egoitza fiskala eta Zifra Erlatiboa:
- Egoitza aldaketa: egoitza aldaketako espedienteak, ekitaldi honetan behin betiko amaituak, beste Tributu Administrazioaren eskabidea partez edo osorik ezetsita, edo NFOk igorritako eskabidea baietsita.
- Akta bakarrak: beste Tributu Administrazio batetik jaso eta konpentsatu beharreko hasierako proposamenaren behin betiko aldaketa, entitateei irekitako akta bakarrak egiaztatu ondoren, zifra erlatiboan. Barne hartzen du, era berean, beste tributu administrazio batek irekitako akta bakarretatik Nafarroari dagokion zifra erlatiboa.
- Zifra erlatiboa egiaztatzeko eskabideak: zifra erlatiboa egiaztatzeko espedienteak, behin betiko amaituak beste Tributu Administrazioaren eskabidea partez edo osorik ezetsita, edo NFOk igorritako egiaztapen eskabidea baietsita.
- Zifra erlatiboaren beste hainbat zuzenketa: Zifra erlatiboaren gainean egindako zuzenketak, egiaztapen formala egiteko eskabiderik tartean izan gabe.
Ikuskapenaren arloan, 2019an, tributu kontrolerako jarduera guztien emaitza (zuzeneko emaitzak, eragindakoak eta beste ikuskapen jarduketa batzuk) 101.534,37 mila eurokoa izan zen 2020an, alegia, 2019ko jarduerarekiko 39.511,62 mila euroko hazkunde absolutua izan da, % 63,71ko ehuneko aldaketarekin.
Emaitza horren zenbateko zehaztuak jasotzen dira, jarduera nagusien kasuan, ondoren azaltzen diren koadroetan.
Beste alde batetik, egokia da hemen azaltzea 2020an Ikuskapen Zerbitzuko langileek egindako beste hainbat jarduera, tributu kontroleko jardueraren emaitzetan jasotzen ez badira ere.
Nortasun Fiskaleko Zenbakien esleipenaren kontrola |
204 jarduketa |
Bilketari laguntzeko jarduketak |
58 jarduketa |
Finantza entitateei igorritako errekerimenduak |
446 jarduketa |
Hirugarren zergapekoei igorritako errekerimenduak |
286 jarduketa |
Auditoria informatikoko jarduketak |
8 jarduketa |
Laguntza judizialeko peritu txostenak |
6 jarduketa |
Azken urteotan, nabarmen egin dute gora jarduera ekonomikoak egiten diren bulegoetako, negozio lokaletako eta gainerako establezimendu edo lekuetako ikuskapen informatikoko jarduerek, 2019. urtean 26 jarduera egiteraino. Hala ere, pandemiak berarekin ekarri zuen 2020an jarduera horiek behera egitea.
Gainera, Ikuskapen Zerbitzuko teknikari bat Osasuna Kirol Taldearen Kontrolerako Batzordeko kidea da, Foru Komunitatearen Administrazioaren ordezkari gisa, klubaren kaudimena egiaztatzeko eta, orobat, klubak Nafarroako Foru Komunitatearekin duen zorraren berregituraketa onartzen duen abenduaren 2ko 26/2014 Foru Legean araututako betebeharrak betetzen direla zaintzeko.
Azkenik, ondoren azaltzen diren koadroetan, aurkeztutako salaketen analisi bat jaso da.
38. grafikoa. Aurkeztutako salaketak aurkezteko kanalaren arabera eta izapidetze egoeraren arabera.
39. grafikoa. Izapidetutako salaketak izapidetze motaren arabera.