1.6 Egoitza. Bulegoak

Nafarroako Foru Ogasuneko zerbitzu gehienak Iruñeko Karlos III.a etorbideko 4.eko eraikinean biltzen dira eta, beraz, erakunde autonomoaren egoitza nagusia hori dela esaten ahal da. Egoitza nagusi horrez gain, Iruñean daude, baita ere, Zergadunari Laguntza eta Argibideak emateko Zerbitzuaren zatirik handiena eta PFEZ eta Ondarearen gaineko zergaren zati bat hartzen dituzten bulegoak. Eta azkenik, zerga administrazioaren zerbitzuak zergadun guztien eskura jartzeko xedea betetzeko, hainbat bulego hedatu dira Foru Komunitate osoan barna. Banaketa honako hau da:

Egoitza nagusia:

Karlos III.a, 4. Iruña

Lurralde-bulegoak:

IRUÑA

Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuaren bulegoak 

Ezkirotz kalea,16 Iruña

PFEZ eta Ondarearen gaineko zergak Kudeatzeko Zerbitzuaren bulegoak 

Ezkirotz kalea, 20 bis. Iruña

TUTERA

Antso VII.a Azkarra plaza, 8. Tutera 

LIZARRA

Koroatzea Plaza, 2. Lizarra

TAFALLA

Teófano Cortés plaza, 7. Tafalla
Aita Calatayud pasealekua, 1 behea Tafalla (*)
 

DONEZTEBE 
Merkatarien karrika 7 Doneztebe

(*) Tafallan 2019ko uztailean izandako uholdeen ondorioz, Cortés Teofano plazako 7 zenbakian dagoen bulegoa ezin izan zen erabili. Egun horretatik aurrera, bulegoa Aita Calatayud pasealekuko 1. behea helbidean dagoen lokalera aldatu zen.

Eranskineko ondorengo koadro honetan jasotzen da Nafarroako Foru Ogasuneko langileen banaketa, bulegoen arabera. 

Nafarroako Foru Ogasuneko langileei dagozkien gainerako datuen kasuan bezala, oraingo hauek ere urte bakoitzeko abenduaren 31n jasotakoak dira. 

9. koadroa. NFOko langileen banaketa bulegoen arabera

 

Tributu administrazio elektronikoa.

Azpimarragarria da administrazio elektronikoaren garrantzia, bide horrek dagoeneko zergadunei aukera zabaltzen dielako, neurri handi batean, Nafarroako Foru Ogasunaren administrazio bulegoetara fisikoki joan gabe, beren izapideak egin edo zerga betebeharrak bete ditzaten, Administrazioarekin modu telematikoan harremana egiteko aukera dutelako, zuzen eta berehala.

Ildo horretan, zergadunari baliabide elektronikoen bidez laguntzeko eta informazioa emateko zerbitzuak sustatzen jarraitzen da.

Memoria honen 3.3 apartatuan jaso da eskaintzen diren informazio zerbitzuen xehetasuna, eta orobat bulego birtualaren baliabide elektronikoen bidez ematen diren zerbitzuen xehetasuna.