3.2.4 Dokumentu erregistratzea

Erregistro tradizionalaren bidez urtean barna 12.589 dokumentu jaso dira guztira, 2019an baino gutxiago, orduan 22.194 izan baitziren.

Nafarroako Foru Ogasuneko Erregistro Telematikoaren bidez 40.745 dokumentu kontabilizatu dira guztira.

Erregistratzeko bi kanalak kontatuta, tradizionala eta elektronikoa, Ogasuna eta Finantza Politika Departamentura azken urtean sartutako dokumentu kontabilizatu guztien kopurua 53.334koa da, hau da, aurreko urtean baino % 9,13 gehiago, orduan 48.872 izan baitziren.