1.4 Egitura organikoa

Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendaritza organoak hauek dira:

  • Gobernu Kontseilua.
  • Zuzendari kudeatzailea.

Gobernu Kontseilua honako hauek osatzen dute:

  • Lehendakaria: Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko kontseilaria.
  • Kontseiluko kideak:
    • Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea.
    • Aurrekontuaren zuzendari nagusia.
    • Funtzio Publikoko zuzendari nagusia.
    • Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusia.

Gobernu Kontseiluak hainbat eginkizun ditu NFOaren aurrekontuak gainbegiratzeari eta jarduketa plan nagusiei dagokienez. Kudeaketa arloaren eginkizunak, berriz, zuzendaritza, derrigorrezko bilketaren kudeaketa, entitatearen ordezkaritza, kontratuak sinatzea, langileen zuzendaritza eta erakundearen eguneroko jarduerarekin lotutako beste hainbat dira.

2020an, Kudeaketa arloaren organigrama haren menpeko zuzenak diren 9 zerbitzuk osatzen dute. Zerbitzu horiek ere atal desberdinetan egituratuta daude, ondoko grafikoan deskribatzen den moduan.


 

NFOko zerbitzuak dira:

  1. Zerga Kudeaketa Zerbitzua
  2. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko zergak Kudeatzeko Zerbitzua
  3. Tributu Ikuskapenerako Zerbitzua 
  4. Bilketa Zerbitzua
  5. Hitzarmen Ekonomikoaren, Analisi Fiskalen eta Administrazioaren Zerbitzua
  6. Lur ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzua
  7. Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzua
  8. Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzua
  9. Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzua


Abenduaren 31ko egoerari dagokionez, ez da aldaketarik izan egitura organikoan.