4.2 Ondarearen gaineko Zergaren estatistikak

Nafarroako Foru Ogasunaren webgunean argitaratutako MEMORIAK, ESTATISTIKAK ETA TXOSTENAK apartatuan aurkezten dira zergadun kopuru handiagatik adierazgarriak diren eta aitortutako informazioaren analisi handiagoa eskaintzen duten zergei dagozkien estatistikak.

Ondarearen gaineko zergaren estatistikak 2011ko zergalditik ematen dira argitara, Nafarroako Estatistika Institutuaren Plan desberdinak betez.

Informazio iturria:

Ondarearen gaineko zergaren subjektu pasiboek Nafarroako Foru Ogasunean aurkeztutako aitorpenak.

Estatistikek zergaldi bakoitzean aurkeztutako aitorpen guztiei zegozkien datu agregatuak eskaintzen dituzte, datuen ustiapena egiten den egunean aitorpenek duten egoeraren arabera.

Oro har, datuak “n+2” urteko martxoan ustiatzen dira, “n” estatistikari dagokion zergaldia izaki. 

Argitalpenaren aldizkakotasuna:

Ondarearen gaineko zergaren estatistikak urtero argitaratzen dira.

Informazioaren konparazio homogeneoa egin ahal izateko, zergaldi bakoitzeko estatistikak egonkor mantentzen dira argitaratzen den egunean. 

2021eko apirilean argitaratu dira 2019ko zergaldiari dagozkion Ondarearen gaineko zergaren estatistikak.

Hemen kontsultatzen ahal dira:

https://www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/Organigrama/Los+departamentos/Economia+y+Hacienda/Organigrama/Estructura+Organica/Hacienda/Estadisticas+Patrimonio.htm)