2.4.3 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ondoriozko diru-sarreren bilakaera.

PFEZaren sarrerak 1.527.772,62 mila euro izan dira, hau da, % 0,4 egin dute behera. Horrek, koronabirusak (COVID-19) eragindako osasun krisiaren testuinguruan, esan nahi du ez dela eragin handirik izan zerga talde horren tributu bilketan. 

  • Laneko atxikipenak dira figura nagusia, tributu bilketa osoari dagokionez, likido guztiaren % 38 baitira, 1.376.866,20 mila euroko zenbatekoarekin. Urteko balioetan % 1,8ko hazkundea dute, alegia,  24.148,61 mila euro gehiago, 2019an baino. Lan merkatuaren bilakaerak eragindako tributua da, aurreko urteetan portaera ona izan duena, baita urteko lehen hiruhilekoan ere, krisialdia hasi aurretik. Hain zuzen ere, Gizarte Segurantzako afiliazioek otsaileko datuen (pandemia baino lehenagokoak) antzekoak izan zituzten urrian. Tributazio figura horri esker, bilketa likidoari eutsi ahal izan zaio, eta balio inkrementalak izan ditu aurreko ekitaldikoekin alderatuta, nahiz eta ABEEEak izan. 
  • Bestalde, enpresaburuen eta profesionalen zatikapenek % 19,2ko beherakada izan dute urtetik urtera, eta aurreko ekitaldian baino 9.913,90 mila euro gutxiago bildu dituzte, osasun krisiak ETEengan eta autonomoengan izan duen eraginaren adierazgarri.
  • Kapitalaren errenten gaineko atxikipenek % 10eko hazkundea erakusten dute, aurreko urtean baino 9.160,3 mila euro gutxiago bilduta.
  • PFEZaren kuota diferentzialak 2019ko errentaren kanpainaren emaitza islatzen du funtsean; beraz, kontzeptu horretan ez du eraginik izan osasun krisiak. Bilketa likidoa % 14,9 jaitsi da, 2019an 42.578,03 mila euro izatetik 36.246,4 mila euro izatera igaro baita.