3.5.3 BEZaren itzulketak

Balio Erantsiaren gaineko zergaren itzulketa eskatzen duten aitorpenak aztertzea, berrikustea eta egiaztatzea Nafarroako Foru Ogasunaren oso eginkizun garrantzitsua da, eta Tributu Kudeaketaren Zerbitzuak du horren gaineko ardura.

Eskabideen tributu kudeaketan, bereizten ahal dira hileroko itzulketaren sistemari atxikitako enpresak (Hileko Itzulketen Erregistroan inskribatuta daudenak eta aitorpena hilero egiten dutenak) eta urteko itzulketa jaso behar duten zergadunak (hiruhileko aitorpena egiten duten zergadunak).

Itzulketa horiei dagozkien datuak honako koadro honetan jaso dira:

54. koadroa. Izapidetutako BEZ itzulketak Eskaera kopurua eta eskatutako eta itzulitako zenbatekoak