1.5 Aurrekontua eta plantilla

Aurrekontua

2020an, Nafarroako Foru Ogasunak bere jarduerarako 29.571,8 mila euro izan zituen eskuragarri, 2019ko ekitaldian baino % 10,21 gehiago.

Igoera hori I. kapituluan (Langileria gastuak) islatzen da, % 3,82ko igoerarekin, batez ere, bizi izandako epidemiologia egoerarengatik errentaren kanpainarako egindako ezohiko kontratazioen ondorioz.

Igoera nagusia 2. kapituluan gertatu da (Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak), % 24,08 hazi baita. Horren arrazoia, halaber, bulegoak egokitzeko egin den gastua izan da, baita COVID-19aren pandemiaren ondorioz langileak babesteko behar izan den materiala eta errentaren kanpaina indartzea ere. Eta, bestetik, Nafarroako Foru Ogasunaren eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren arteko esparru hitzarmenari dagokion gastua ere izan da, Nafarroako udalerrien tributuen kudeaketan eta ikuskapenean informazioa trukatzeko eta lankidetzan aritzeko. Hitzarmen horrek, termino garbietan, ez du NFOren aurrekontua handitzen, ordaina baitu diru-sarreren aurrekontuan.

Halaber, nabarmentzekoa da 6. kapituluko igoera (inbertsio errealak), % 6,27rekin, Tafallako eta Lizarrako lurralde bulegoak egokitzeko lanen ondorioz.

Ondorengo eranskinean ageri den koadroan islatzen da betebehar onartuen banaketa kapituluen arabera. 

3. koadroa. Gastuen banaketa kapituluen arabera.

 

Plantilla

Bere misioa betetzeko, Nafarroako Foru Ogasunaren plantilla, 2020ko abenduaren 31n, 327 lagunek osatzen zuten. Langile kopurua aurreko urteko bera da, gutxi gorabehera.

Genero ikuspegitik, 2020ko plantillan 226 emakumezko daude (plantilla osoaren % 69,11) eta 101 gizonezko (plantilla osoaren % 30,89). Batez besteko adina 47,90 urtekoa da (48,14 urte emakumezkoentzat eta 47,37 gizonezkoentzat).

Horrez gain, plantilla hori indartu egin zen errenta aitorpenaren kanpainarako, baina abenduaren 31n emandako datuetan ez da datu hori islatu. 

2020an, kanpainako langile talde hori 20 lagunek osatu zuten, zortzi hilabeterako kontratatuak, era honetan: 3 lagun aldizkako lan kontratuekin eta 17 lagun aldizkako lan kontratu mugagabeekin, 12 emakumezko (taldearen % 60) eta 8 gizonezko (% 40); haien batez besteko adina 52,74 urtekoa da (52,5 urte emakumezkoentzat eta 53,14 gizonezkoentzat); gainera, 29 kontratu labur izan ziren, 3 hilabetekoak. Azken horiek bi aldiz baino gehiago hazi ziren aurreko urtearekin alderatuta, COVID-19ak sortutako egoera epidemiologikoaren ondorioz telefono arretan postu gehiago jarri zirelako.
Eranskineko ondorengo koadroetan islatzen dira Nafarroako Foru Ogasuneko plantillari dagozkion zenbakiak:

4. koadroa. NFOko langileak generoaren arabera. Kopurua eta ehunekoa.

5. grafikoa. NFOko langileen batez besteko adina generoaren arabera.

6. grafikoa. NFOko langileen banaketa zerbitzuen arabera.

7. koadroa. NFOko langileen banaketa taldearen eta mailaren arabera.

8. grafikoa. NFOko langileen egoera. Aldi batekotasuna