3.6.3 Nafarroako Zerga Heziketaren Planarekin lotutako jarduketak

2019an webgune bat sortu da, Ikasgela Fiskala Nafarroa, bertan jasoz hainbat didaktika unitate, gaztelaniazko eta euskarazko edukiekin, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.eko ikasleentzat, DBHko 1., 2., 3., eta 4.eko ikasleentzat, eta Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat.

Hala ere, 2020an, COVID-19aren eraginaren ondorioz, ezin izan dira garatu Nafarroako Zerga Heziketaren Planarekin zerikusia duten jarduketak.