3.5.1.1. PFEZaren eta Ondarearen gaineko zergaren kanpaina

Pandemiak eragin handia izan zuen PFEZaren kanpainaren prestakuntzan eta garapenean, kanpaina prestatzeko lan ia guztiak jada beste urte batzuen antzera hasita baitzeuden garai hartan. Alderdi askotan erabateko aldaketa egitera behartu zuen egoerak, osasun arauak bete eta egoera berrira egokitzeko. Aldaketak egin behar izan ziren honako hauetan:

  • Proposamenak inprimatu eta bidaltzea. 
  • Aurrez aurre ematen zen aitorpenen egileentzako prestakuntza plataforma birtualen bitartez eskaintzea.
  • Borondatez aurkezteko epea luzatzea, eta eragina langileengan zein programetan.
  • Ogasuneko bulegoetako aurrez aurreko arreta ordezkatzea, web eta telefono bidezko arreta indartuz, Errenta Kanpainarako 948 106 106 telefono zenbaki espezifikoa ezartzearen bidez.

Kanpainaren jarduera oso aldi zehatzetan garatzen da:

  • Kanpainaurrea: Aldi honetan, kanpaina prestatzeko jarduera guztiak egiten dira, eta zergadunarengana iristen den ondoriorik zuzenena PFEZaren autolikidazio proposamenak dira; 2020an (2019ko zergaldia) 200.561 proposamen izan ziren, eta haien % 92 onartu ziren, hots, guztira aurkeztutako aitorpenen % 56,8.

43. grafikoa. PFEZaren autolikidaziorako igorritako proposamenen bilakaera denboran

44. grafikoa. PFEZaren autolikidazio proposamen onartuen eta ezeztatuen bilakaera denboran   

Kanpaina aurreko aldiko azpimarratu beharreko beste jarduera bat da NFOko langileek entitate laguntzaileei ematen dieten prestakuntza, batez ere aitorpenak Ogasuneko operadoreak balira bezala egiten dituzten finantza entitateetako langileei. 

2020an, 16 entitate laguntzailetako 530 operadorek parte hartu zuten aitorpenak egiteko jardueran. Zehaztasun handiagoa ikusten ahal da apartatu honetan: 5.4 Zergadunarentzako zerbitzuen entitate laguntzaileak

  • Kanpaina: Aldi horretan, zergadunarentzako funtsezko laguntza eskaintzen da, PFEZaren eta Ondarearen gaineko zergaren aitorpenak aurkezteko. Bulegoen logistika eta web aplikazioak alde batera utzita, aldi honetako jardueraren ezaugarria da zergadunak bere kontsulta eta izapideei erantzuteko eskatzen duen berehalakotasuna.

Jarduketa horien zenbakirik adierazgarrienak ondoko koadro hauetan jaso dira:

45. grafikoa. Aurkeztutako PFEZ aitorpenen kopuruaren bilakaera. Aurkezteko bideen arabera.

46. koadroa. Interneteko bulego birtuala. Baliabiderik erabilienetarako sarbidea izan zuten pertsonen kopurua

47. grafikoa. Interneteko bulego birtuala. Aplikazioetarako sarbideen bilakaera denboran

  • Kanpainaondoa: Aldi horretan, zergadunen tributu betebeharrak betetzearen kontrola eta egiaztapena hasten da.

Kanpaina amaitzerako, guztira, 353.260 PFEZ aitorpen eta Ondarearen gaineko zergaren 7.663 aitorpen zenbatu ziren, eta haien emaitzak, hurrenez hurren, 32.277,20 mila euro eta 41.772,18 mila euro izan ziren

Bidezkoa da hemen adieraztea ez dagoela, zergaldi horretan, aplikagarria den arau aldaketarik, kanpainaren zenbakiak modu nabarmenean eraldatuko lituzkeenik.

     

48. koadroa. PFEZaren kanpaina, zenbakitan. Saldoa. Aitorpen kopurua eta zenbateko positiboa eta negatiboa

49. grafikoa. PFEZaren aitorpen positibo eta negatiboen kopuruaren bilakaera denboran

50. grafikoa. Saldo ekonomikoaren bilakaera denboran. PFEZaren zenbateko positiboa eta negatiboa

51. koadroa. Ondarearen gaineko zergaren kanpaina, zenbakitan. Aitorpen kopurua eta saldo ekonomikoa

52. koadroa. Errentaren eta Ondarearen gaineko zergaren kanpaina, zenbakitan. Telefono bidezko arreten kopurua.