5.2.1 Beste zerga administrazioekiko lankidetza

Nafarroako Foru Ogasunak lan handia egiten du estatu, erkidego eta toki mailako beste zerga administrazio zenbaitekiko lankidetzan, eta horri dagokionez, aipagarria da Zerga Administrazioko Estatu Agentziarekiko eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiekiko lankidetza.
COVID-19ak eragindako osasun krisi luzeak ez du inoiz geldiarazi zerga administrazioen arteko lankidetza eta informazio trukea; aitzitik, hori sendotu egin da, salbuespenezko egoera horren aurrean modu koordinatuan jardute aldera. 
Lankidetza horren helburua bikoitza da, alde batetik, zergadunei beren zerga betebeharrak betetzen laguntzea, eta beste aldetik, tributu kontrola hobetzea eta iruzur fiskala murriztea.

Horregatik, Nafarroako Foru Ogasunaren eta beste zerga administrazio batzuen arteko lankidetzak jarduera eremu asko biltzen ditu, besteak beste, araudien garapena, tributuen arloko informatika, edo elkarrekin planifikatu beharreko jarduketak, zergen kudeaketa, ikuskapen edo bilketaren arloetan.

Aipagarria da 2020an, Ikuskapen Zerbitzutik, beste zerga administrazioekiko 194 eginbide eta informazio errekerimendu izapidetu zirela. Ondorengo koadro honetan aurkezten da zerga administrazioen arteko komunikazioen kopurua.

67. koadroa. Beste zerga administrazioekiko lankidetzarako eginbideak eta informazio errekerimenduak

Gainera, 2020an mantendu egin da Europar Batasuneko beste herrialde eta eskualdeekiko lankidetza:

  • ECOFIN ekonomia kontseilura erregulartasunez joatea.
  • Harreman etengabea dago Jokabide Kodearen Taldetik igortzen diren jarraibideekin.
  • Zenbait zerbitzu digitalen gaineko zergarekin lotutako zeharkako zergapetzea aztertzeko lantaldearen zenbait bileratan izan da NFO.