3.2.5.1 Gogobetetasun inkestak

Aurreko urteetan bezala, erreferentzia hartuta urrian jasotako deiak, 2020ko urrian inkesta bat egin zen, eskaintzen den zerbitzu telefonikoari buruz zergadun erabiltzaileak duen pertzepzioa ezagutzeko. Inkestatik ondorioztatu zen zerbitzua oso ongi baloratzen zela (10etik 8,38 puntu), ia 2019. urtean bezalaxe (8,37).

Erabiltzaileak gehien baloratu dituzten alderdiak dira operadoreak erakutsitako interesa (8,65) eta kontsulta eta/edo eskaera ebaztea (8,57). Beste muturrean, zerbitzuarekin harremanetan jartzeko erraztasuna dago (6,83).

Kontuan hartu behar da pandemia egoera anomalo batean egon garela, non baliabide telematikoa izan baita erabiltzaileentzako komunikazio eta informazio sarbide bakarra, eta horrek areagotu egin duela zerbitzuaren erabilera. Horrek guztiak eragina izan du zerbitzuarekin harremanetan jartzeko erraztasunean.

Inkestetan ageri diren beste datu batzuen artean, adierazten ahal da inkestatutakoen % 85ek dioela kontsulta hori operadore bati bakarrik egin behar izan ziola. Era berean, garrantzitsua da adieraztea inkestatutako erabiltzaileen % 96,87k adierazi duela bere kontsulta dei horren bidez konpondu ahal izan duela; gainerako % 3,22k, berriz, adierazi du bere kontsulta ez zela konpondu. Hori dela eta, kontsultak modu ezin hobean ebatzi dira. 

Inkestatutakoen % 89,66k uste du espero zuten bezala edo espero baino hobeki erantzun zaiela.

Azkenik, inkestatutakoen % 96,45ek uste du oso erabilgarria edo nahiko erabilgarria dela Nafarroako Foru Ogasunaren telefono bidezko arreta zerbitzua izatea.