3.2.1.2 Tributuei buruzko arreta teknikoa Iruñeko bulegoan

Arreta Tekniko eta Entitate Laguntzaileen Ataleko langileek 2020an artatutako aurrez aurreko kontsulta kopurua 5.046 izan zen.

Horiek PFEZari eta Ondareari dagozkie funtsean, kontsulten % 38,13 hartzen baitituzte. 

Ondare Eskualdaketaren gaineko Zergari, Egintza Juridiko Dokumentatuei eta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko kontsultak guztizkoaren % 16,93 dira, 2019an baino gehiago (% 15,73).

BEZari buruzko kontsultak guztizkoaren % 19,58 izan ziren.

Aurrez aurreko kontsulta horiek gehienak (4.921) Ogasuneko Kudeatzaileek eman dituzte leihatilan (aurretiazko hitzorduarekin, 2020ko irailaz geroztik), eta gainerakoak (125) aurretiazko hitzordua emanda egin dira, 130/2009 Foru Aginduaren bidez onartutako Kanpoko Lankidetza Akordioa sinatu duten Entitate Laguntzaileei arreta berezitua ematen dien unitatearen eskutik.

22. grafikoa. Zerga arloko aurrez aurreko arreta teknikoa Arreta jaso duten pertsonen bilakaera denboran

Esperoan eta arretan emandako denborak

2020ko irailaren erdialdean, Iruñeko Bulegoko Ogasuneko kudeatzaileen zuzeneko arreta aurretiazko hitzorduaren bidez hasi zen ematen.

Interesgarritzat jotzen da aurretiazko hitzorduaren sistema ezarri aurretik eta ondoren itxaron beharreko denbora eta arreta datuak bereiztea.

Aurretiazko hitzorduaren sistema ezarri aurretik.

Zergadunen % 70,13k 15 minutu baino gutxiago eman behar izan dituzte arretaren zain. 

Aurretiazko hitzorduaren sistema ezarri ondoren.

Zergadunen % 91,53k 15 minutu baino gutxiago eman behar izan dituzte arretaren zain. 

23. grafikoa. Aurrez aurreko arreta kopurua 2020an, kontzeptuen arabera

Guztira, emandako arreta guztiak batuz gero, emaitza da urtean 38.976 zergadun iragan direla Ezkirotz 16 kaleko bulegotik, alegia, egunean, batez beste, 208 lagun.