3.5.6 Bilketaren jarduerak borondatezko aldian

Bilketaren jarduera bereizten ahal da borondatezko aldia den edo derrigorrezko bilketaren fasea den kontuan hartuta. 

Derrigorrezko bilketaren faseari dagozkion jarduketak Memoria honen “3.4.4  Tributu kontroleko jarduketak Derrigorrezko Bilketaren fasean” puntuan aurkezten dira.

Borondatezko aldiari dagozkion jarduketak, balio globaletan, itzulketen eta geroratzeen jardueran islatzen dira.

2020an egindako itzulketen kopurua 314.000 izan zen, eta % 4,0ko igoera adierazten du, 2019koaren aldean.

2020an izapidetutako tributu geroratzeak 23.500 izan ziren. Gehiago izan dira geroratzeko eskaerak, eta geroratze horien zenbatekoa ere handiagoa izan da, 2019an baino.

Datu horiek honako koadro hauetan jaso dira:

63. koadroa. Gauzatutako zerga itzulketen kopurua

64. koadroa. Izapidetutako geroratzeen kopurua

65. koadroa. Geroratzeko eskaerak

 

Bilketaren kudeaketan entitate laguntzaileek emandako laguntzari dagokionez, ez da aldaketa handirik izan entitateen kopuruan.

Bilketaren kudeaketan entitate laguntzaileei dagozkien datuak “5.4 Zergadunarentzako zerbitzuen entitate laguntzaileak” apartatuan aurkezten dira.