3.4.1 Tributu kontroleko jarduketen emaitzak

3.4 Tributu kontrola apartatuan azaldutako irizpideekin bat eginez, atera diren datuak 2020 eta 2019ko ekitaldiei dagozkie eta, beraz, bi urteen arteko konparazioa balio homogeneoetan egiteko aukera eskaintzen dute.

Kontrol jarduketen zuzeneko emaitzetan biltzen dira ikuskapenaren akten emaitzak, kudeaketaren likidazioak, bilketaren premiamendu errekarguak eta geroratzeen interesak eta administrazioak errekerimendua egin ondoren aurkeztutako aitorpenak. Emaitza horien zenbatekoa, 2020an, 85.026,21 mila eurokoa izan zen, hau da, 2019ko jarduketen zuzeneko emaitzen aldean, 35.220,69 mila euro gutxiago, eta ehunekotan, -% 29,29ko jaitsiera.

Kontrol jarduketen eragindako emaitzak, berriz, epez kanpo aurkeztutako aitorpenei dagozkie; Nafarroako Foru Ogasunaren jarduketen ondorioz egin dira, baina ez errekerimendu batean formalizatuak, eratortzen ahal direlako zergadun berari dagozkion beste ekitaldi batzuetan, edo antzeko ezaugarriak dituzten beste zergadun batzuetan, egindako egiaztapenetatik. Emaitza horien zenbatekoa, 2020an, 15.291,77 mila eurokoa izan zen, hau da, 2019ko jarduketen zuzeneko emaitzen aldean, 15.525,01 mila euro gutxiago, eta ehunekotan, -% 50,38ko jaitsiera.

2020an, zuzeneko emaitzen eta eragindako emaitzen batuketak 100.317,98 mila euro eman zituen, beraz, guztira 50.745,78 mila euro gutxiago, eta ehunekotan -% 33,59ko jaitsiera, 2019ko jarduketen baturarekin alderatuta.

Ikuskapenaren bestelako jarduketen emaitzetan jasotzen diren jarduketak ere dirua biltzeko egindakoak dira, baina bereziak eta aldian behin egiten direnak izanik, ez dira jasotzen tributu kontroleko zuzeneko emaitzetan, ez eragindako emaitzetan ere; haien jarduketa eremua da Hitzarmen Ekonomikoaren irizpideen eta konexio puntuen aplikazio egokia Nafarroako tributuen ordainarazpenerako, eta 2020an 74.380,00 mila euro eman zituzten, hau da, 2019koen aldean, 50.893,17 mila euroko murrizketa absolutua, eta -% 216,69ko ehuneko aldaketa.

Tributu kontroleko jarduera guztien emaitza (zuzeneko emaitzak, eragindakoak eta bestelako ikuskapen jarduketak) 2020an 174.697,98 mila eurokoa izan da eta beraz, 2019koen aldean, 147,39 mila euroko igoera absolutua eta -% 0,08ko ehuneko aldaketa izan dira.

Emaitza horiei dagozkien datuak ondoren azaltzen diren koadro hauetan jaso dira.

32. koadroa. Tributu kontroleko jardueraren emaitzak. Jarduketa kopurua eta zenbatekoa

33. koadroa. Tributu kontroleko jardueraren emaitzak arloen arabera. Jarduketa kopurua eta zenbatekoa