3.4.3 Tributu kontrolerako kudeaketa arloak egindako jarduketak

Tributu kontrolerako kudeaketaren arloan egindako jarduketen emaitzetan jaso da Nafarroako Foru Ogasunaren Zerbitzu hauen jardueraren parte bat: Tributu Kudeaketaren Zerbitzua, Lur ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzua eta PFEZaren eta Ondarearen gaineko zergen Kudeaketa Zerbitzua.

Zuzeneko emaitzetan jasotzen dira zerga desberdinen, eta orobat, Administrazioaren errekerimenduen ondorioz egindako aitorpenen likidazioen kuotak, interesak, errekarguak eta zehapenak. 2020an horien zenbatekoa 38.454,92 mila eurokoa izan zen, hau da, 2019ko emaitzen aldean, -10.158,50 mila euroko jaitsiera absolutua izan zen, eta -% 20,90eko aldaketa erlatiboa.

Eragindako emaitzetan jasotzen direnak, berriz, Nafarroako Foru Ogasunaren jarduketen ondorioz, errekerimenduetan formalizatu gabe, epetik kanpo aurkezten diren zerga aitorpenen kuotak eta interesak dira. 2020an horien zenbatekoa 14.531,60 mila eurokoa izan zen, hau da, 2019ko emaitzen aldean, -14.240,23 mila euroko jaitsiera absolutua izan zen, eta -% 49,49ko aldaketa erlatiboa.

Jarduketa horien emaitza osoa, 2020an, 52.986,52 mila eurokoa izan zen eta, beraz, -24.398,7 mila euro gutxiago jaso ziren, 2019ko tributu kontrolerako kudeaketaren ondoriozko jarduketen emaitzen aldean. Hau da, -% 31,53ko aldaketa erlatiboa.

Emaitza horien xehetasunak honako koadro honetan jaso dira:

40. koadroa. Tributu kontroleko jardueraren emaitzak, guztira, kudeaketaren arloan. Jarduketa kopurua eta zenbatekoa