2.1 Tributu bilketa. Osagaiak

2020an, Nafarroako Foru Ogasunaren tributu bilketa, I eta III bitarteko kapituluetan, balio likidoetan, 3.627.078,60 mila eurokoa izan da, guztira. Horrek esan nahi du bilketa % 8,0 jaitsi dela aurreko urtearen aldean, baina COVID-19ak eragindako osasun krisiaren testuinguruan ulertuta. 

Pandemiari aurre egiteko, funtsezkoa ez den jarduera ixtea eta joan-etorriak mugatzea agindu zen. Jarduera ekonomikoaren beherakada arintzeko, gobernuetako agintariek neurriak hartu zituzten, besteak beste: ABEEEak eta zerga neurriak, hala nola aurkezteko eta ordaintzeko epeak luzatzea, autolikidazioa egiteko betebeharra kentzea eta PFEZaren konturako ordainketa zatikatuak sartzea, edo ezohiko zerga geroratzeei buruzko neurriak. Horrek isla izan du Foru Ogasunaren bilketan.

2020ko tributu bilketa osagaien arabera aztertuta:

Bilketa integratua 5.047.688,50 mila eurokoa izan da, hau da, 2019koa baino % 8,4 handiagoa.

Itzulketak 1.420.609,89 mila eurokoak izan dira, hau da, aurreko urtekoa baino % 9,4 txikiagoa.

Bilketa likidoa, hau da, bilketa integratua ken itzulketak, 3.627.078,60 mila eurokoa izan da, eta horrenbestez, urte arteko tasa % 8,0 murriztu da.

Ondorengo koadroan zehazten dira zenbateko horiek 2020rako, baita haien urte arteko konparazioa ere.

10. koadroa. Tributu bilketa. Osagaiak

Osagaiek azken urteetan izan duten eboluzioari dagokionez, ondorengo grafikoan ikusten ahal dugu 2020ko bilketa integratua 2018an ezarritako bilketaren azpitik geratzen dela, baina krisi ekonomikoan zehar bilketan izandako maila baxuetara iritsi arte. Bilketa likidoak % 8,0ko jaitsiera izan du aurreko urtearekin alderatuta, baina 2018ko bilketa likidoaren gainetik egon da, urte horretan itzulketak asko igo baitziren. 

11. grafikoa. Tributu bilketaren bilakaera denboran