3.2.1 Aurrez aurreko arreta

Oharra: 2020ko aurrez aurreko arretaren datuak asko aldatu dira, jendearentzako arreta bulegoak zenbait hilabetez itxita egon direlako, COVID-19ak eragindako mundu mailako pandemiaren ondorioz.

Horregatik, aurreko urteetako zenbait konparaziok interpretazio zentzua galdu dute, eta memoria honen edukitik kendu dira. Besteak beste, lurralde bulegoetako aurrez aurreko arreta teknikoari buruzko datuak; izan ere, horietan ematen den zerbitzua ezin da homologatu, atxikitako zenbait kudeatzailek COVID-19aren aurkako berariazko araudian araututako osasun babeseko kausetan parte hartzen baitute. 

Aurrez aurreko arreta batez ere lurralde bulegoetan eskaintzen da Iruñean, Tuteran, Lizarran, Tafallan eta Donezteben. Zerbitzu horrek barne hartzen ditu kontsulta administratiboak nahiz teknikoak.

Urtean egindako jarduketa nagusiak honako apartatu hauetan aurkezten dira:

3.2.1.1 Arreta administratiboa Iruñeko bulegoan

3.2.1.2 Tributuei buruzko arreta teknikoa Iruñeko bulegoan

3.2.1.3 Administrazio arreta lurralde bulegoetan