3.2.2.1 Tributuei buruzko telefono bidezko arreta

Azpimarratzekoa da zerga arloko telefono bidezko arreta zerbitzua ez dela inoiz eten 2020. urtean, nahiz eta mundu mailan osasun larrialdiko egoera izan, eta horrek gure herrialdean zenbait alarma egoera eragin.

2020an 212.735 dei jaso dira, hau da, 2019an baino % 26,34 gehiago. 

Jasotako dei guztietatik, 2020an, 16.507 bideratu ziren NFOko Kudeatzaileengana; 2019an 24.926 izan ziren eta, beraz, % 33,78 gutxiago bideratu dira. Bideratzeen jaitsiera hori azaltzeko aipatzen ahal da, besteak beste, Nafarroako Foru Ogasunak telefonoguneko langileei prestakuntza eskaintzeko egin duen ahalegina, horrek areagotu egin baitu langile horien autonomia erantzunak emateko; ondorioz, dei gutxiago bideratu dira.

2020an NFOko kudeatzaileei bideratutako dei guztietatik, % 87,90 erantzun ziren, 2019ko ehunekoa hobetuz (% 80,02), baita 2018an (% 77,60) eta 2017an (% 78,89) lortutako ratioak ere.

24. grafikoa. Jasotako deien bilakaera denboran. 2009-20220

Eguneko batez besteko datuei dagokienez, honako koadro honek jasotzen du izandako bilakaera.

25. grafikoa. Erantzundako telefono deien bilakaera denboran.

Eguneko batez besteko dei kopurua 901 izan zen.

Bideratzeak

Oro har, zuzenean bideratzen dira deiak telefonogunetik Ogasuneko kudeatzaileengana, honako gai hauei erantzuteko:

- PFEZ
- BEZ
- Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko zerga
- Oinordetzak eta dohaintzak 

Azken bi tributuei dagokienez (Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko zergak, Oinordetzak eta dohaintzak), 2020. urtean 1.380 kontsulta erantzun ziren telefonogunetik, hau da, 2019. urtean baino % 16,06 gehiago (1.189 kontsulta).

Nabarmentzekoa da, 2020. urtean, ERRENTAREN eta ONDAREAREN kanpainak erabat aldatu zuela deiak bideratzeko modua, eta beste telefono zenbaki bat sortu zela.

Gainera, 2020an, pandemia eta alarma egoera hasi zirenetik, jauzi talde bat sortu zen: “BEZ eta PFEZ kudeatzaile integratuak, eta laguntzakoak”. Dei horiek Laguntza Teknikoaren Ataleko kudeatzaileen artean bereizi gabe bideratzen dira. “BEZ eta PFEZ laguntza teknikoaren kudeatzaileak” kategorian sartu dira.

26. koadroa. Telefonogunetik bideratutako deiak, unitateen arabera.

Sozietateen gaineko Zergari dagokionez, nabarmendu behar da, hori aurkezteko epea amaitzear zela, 559 dei jaso zirela (29 dei eguneko). Denbora tarte horretan, uztailaren 11tik 25era bitarte, posta elektronikoaren sistema ez dabil, eta deiak bideratu egiten dira; hala, deien ehuneko handi bati ezin izaten zaio arretarik eman. 

(*) Datu aipagarria da, Sozietateen gaineko zergaren atalaren kasuan, aurkezteko epea amaitzera doala, dei pilaketa handia izaten dela. Hori dela eta, asko egiten dute gora atal horretara bideratzen diren deiak. Aldi horretan, uztailaren 21etik 29ra bitartean, 213 mezu bideratu ziren.

(**) 2020. urtean ez zen egon errenta eta ondarearen aurrez aurreko kanpainarik. Errenta kanpainarekin lotutako kontsultetarako, telefono zenbaki independente bat gaitu zen.

Sartzen diren deien hasierako telefono bidezko arreta eta dei bideratuen trafikoa enkargu bidez egiten du Tracasa Instrumental SL enpresa publikoak. Zerbitzu hori astelehenetik ostegunera eskaintzen da 08:30etik 17:30era uztailean, abuztuan eta irailean, eta urteko ostiral guztietan arreta 15:00etan amaitzen da. 
Gainera, zerbitzu gehiago ematen dira eredu informatiboen kanpaina, sozietateen epea eta hiruhileko aitorpenak aurkezteko epearen azken bost egunak heldu direnean.