3.2.3.1 Tributuei buruzko kontsulten arreta postaren bidez

Tributazioaren arloko telefono bidezko arretaren kasuan bezala, mundua pandemia batean murgilduta egon arren, eta Estatuko Gobernuak eta Nafarroako Gobernuak hartutako ezohiko neurriak gorabehera, posta elektronikoaren bidezko zerga kontsulten zerbitzua ez da inoiz eten urteko ezein unetan.

Kontsulta kanal horrek hazkunde esponentziala izan du 2020an, aurreko urteekin alderatuta.

Gehien erabiltzen den sasoia, aurreko urteetan bezala, urtarrila, apirila eta maiatzekoa izaten da.

Urtean 62.631 mezu elektroniko jaso ziren, aurreko urtean baino % 186,56 gehiago (21.856). 

Kopuru horretatik, Zergadunari Laguntza eta Argibideak emateko Zerbitzuan 54.785 erantzun dira, guztira, (% 87,47), eta gainerakoak bideratu behar izan dira (7.846). Azken horietatik, 5.494 errenta kanpainakoak dira, eta kanpainari atxikitako langileek ebatzi dituzte.


Jasotako mezu elektroniko guztietatik, 14.751 entitate laguntzaileetzat gaitutako postontzi berezian jaso ziren, alegia, bide horrek % 109,03ko hazkundea izan du 2019. urtearen aldean, orduan 7.057 mezu elektroniko jaso baitziren. Urte hartan ere hazkunde nabarmena egon zen (% 53,81) 2018. urtearekiko.  

Nolanahi ere, postontzi honetan jasotako mezu elektronikoei postontzi orokorraren bidez sartutako PFEZari eta BEZari buruzko 6.974 mezu elektronikoak gehitzen badizkiegu, 21.725 mezu jaso ditugu guztira, 2019an baino % 113,77 gehiago (10.163 mezu). Horiek Laguntza Teknikoaren eta Entitate Laguntzaileen Ataleko langileek erantzun dituzte, eta, beraz, egunero 88 mezu izan dira batez beste.

Jasotzen diren gainerako mezuak, 33.060, Zergadunarentzako Laguntza Atalak ebazten ditu, batez beste 135 mezu egunean.

Hurrengo koadro hauetan era grafikoan ikusten ahal da bide horretatik egiten diren arreta eskaeren joera.

27. grafikoa. Posta elektronikoaren 2009-2020 urteetako bilakaeraren grafikoa.