3.3.4 Eskaerak eta iradokizunak. Plataforma telematikoa

Ondoren aletzen dira plataforma telematikoaren inguruan jaso diren zenbait eskaera eta iradokizun:

  • Lehenengo hiruhilekoari dagozkion aitorpen likidazioak aurkezteko epeak luzatzea (martxoa).
  • Sozietateen gaineko Zergaren aitorpena egiten laguntzeko programaren baliagarritasunak areagotzea, Foru Ogasunak gordetzen dituen datuak eskuratzeko aukera emanez (atxikipenak, EJZ, aurreko urteetatik egikaritu gabeko kenkariak eta abar), PFEZaren kasuaren antzera. Dagoeneko, Merkataritza Erregistroan aurkeztutako urteko kontuak jasotzen dituzten fitxak inportatzeko eta, orobat, aurreko urteko aitorpenean adierazitako datuak eta jasandako konturako atxikipenak inportatzeko aukera ematen du programak.
  • Igorleak bidalitako aitorpenen agiri sortak hark sailkatu zituen hurrenkera berean inprimatu ahal izatea.
  • Laguntza programak hobetzea, erabiltzaileak sarean erabiltzeko aukera izan dezan. Dagoeneko egiten ahal da eredu informatiboetan, baina ez Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko zergan.
  • Ordainketen banku helbideratzea egiteko aukera izatea epe bakoitzeko azken aurreko egunera arte (orain 3 egun baliodun lehenago).