2.2 Bilketa integratua

Nafarroako Foru Ogasunak kudeatutako bilketa integratua, guztira, 5.047.688,50 mila eurokoa izan da, hau da, 2019koa baino % 8,4 handiagoa. Izan ere, COVID-19ak sortutako osasun krisiak eragina izan du munduko ekonomian, oro har, eta Nafarroan, bereziki.

Ondorengo koadroan azaltzen da bilketa integratua tributu figuren arabera. 

12. koadroa. Tributu bilketa integratua. Tributu figuren araberako xehetasuna

Bilketa integratuaren % 44,2 zuzeneko zergetatik heldu da, % 55,3 zeharkako zergetatik, eta % 0,5 tasetatik eta bestelako diru-sarreretatik. Aurreko urteetakoaz bestelako banaketa hautematen da; izan ere, krisiak eragin handia izan du zeharkako zergetan, kontsumoari dagozkionetan. 2019an, zerga multzo hori bilketa osoaren % 58,0 zen.

  • Osagai nagusia, beste urte batez, BEZaren zuzeneko kudeaketaren bilketari dagokio, 1.413.894,91 mila eurorekin, guztiaren % 28,0 egiten baitu, hau da, % 3,5 handitu da, urte arteko balioetan.
  • Horren ondoren lan atxikipenak daude, 1.383.083,29 mila eurorekin;
  • guztizkoarekiko % 27,4 dira, eta % 1,7 egin dute gora, zerga horren portaera ona islatuz, pandemia gorabehera.
  • Hirugarren lekuan BEZaren eta fabrikazioaren zerga berezien zeharkako ezarpenagatik egindako doikuntzak ageri dira, 897.373,74 mila eurorekin; guztiaren % 17,8 dira, eta % 23,4ko jaitsiera dute, aurreko urtekoaren aldean. Beherakada hori BEZaren doikuntzaren murriztapenarengatik gertatu da nagusiki.
  • Zerga berezien zuzeneko kudeaketagatiko diru-sarrerek, oro har, laugarren garrantzia dute guztizko bilketa osoaren gainean, eta % 7,7 dira; 387.951,63 mila eurora iritsi dira, hau da, 2019ko bilketa baino % 16,3 gutxiago. Hala, pandemiak zerga horietan dituen ondorio negatiboak berretsi dira, batez ere, kontsumoa jaisteagatik, itxiera perimetralarengatik eta joan-etorriak asko murrizteagatik.