3.4.4 Tributu kontroleko jarduketak Derrigorrezko Bilketaren fasean

Bilketaren arloan tributu kontrolerako egindako jarduketen emaitzak Nafarroako Foru Ogasunaren Bilketa Zerbitzuaren derrigorrezko fasean egindako jardueraren parte bati dagozkio.

Logikoa denez, derrigorrezko bilketaren tributu kontroleko jarduketen emaitzak, zuzen-zuzen, borondatez aitortutako eta ez ordaindutako kuoten eta ikuskapen eta kudeaketa jarduketen ondorioz likidatutako kuoten araberakoak dira.

Beraz, bilketaren jarduera, kuoten edo ikuskapen eta kudeaketa jarduketen emaitzen kobrantza helburu, zabala bada ere, tributu kontrolaren emaitzetan jasotzen ahal den bakarra, zuzenbidez, igorritako errekarguen eta geroratze interesen zenbatekoa da.

Tributu kontrolerako derrigorrezko bilketaren fasean egindako jarduketa horien emaitza, 2020an, 16.380,00 mila euro da.

Emaitza horien xehetasunak honako koadro honetan jaso dira:

41. koadroa. Tributu kontroleko jardueraren emaitzak, guztira, bilketaren arloan. Jarduketa kopurua eta zenbatekoa

COVID-19aren pandemian, bilketa jardueran eragina izan dute honako faktore hauek:

  • Hainbat neurri onartu dira, hala nola administrazio prozeduren epeak bertan behera uztea eta ordainketa bereziak zatikatzea onartzea, eta horiek baldintzatu egin dute zerbitzuaren jarduna.
  • Mugigarritasuna murrizteak enkanteak bertan behera uztea ekarri du, Bilketaren Erregelamenduan izapide soilik aurrez aurrekotzat jotzen baitira.
  • Mugigarritasuna murriztearen ondorioz, zordunen egoitzan aurrez aurreko jarduerak mugatu dira.

Aurrez aurreko enkanteak egitea ezinezkoa izan denez, Bilketaren Erregelamenduaren erreforma bultzatu ahal izan da, eredu ehuneko ehun telematikoa ezartzeko. Aldaketa hori maiatzaren 19ko 39/2021 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen (2021eko ekainaren 3ko NAO), eta Estatuko Aldizkari Ofizialeko Enkanteen Atarian sartzea ekarri du. Aldaketa hori indarrean jarri zenetik, nabarmen egin dute hobera administrazioaren enkanteen emaitzek. 

Jarduketa horien datuak ondoko koadro honetan jaso dira:

42. koadroa. Derrigorrezko bilketaren beste jarduketak. Erantzukizun desbideratzeak. Enkanteak. Enbargo eginbideak.